Hondarribia Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen pasa den larunbatean Orion.

8+sm12516

Larunbatan, apirilak 23, Orion Aulki Mugikorreko sortziko seniorren Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen. Gogoratuko dugu hauek (8+ SM) Euskal Herrian denboraldia lehenotik bukatzen dutela traineruko estropadekin bat ez egiteko.


Guztira 3 partaide ziran: Orio, Hondarribia “A” eta Hondarribia “B”.

Txapelduna Hondarribia “A” ontzia izan zen 4minutu 36 segundu eta 12 ehuneneko denborarekin. Bigarren etxeko sortzikoa (4.38.87) eta brontzezko domina Hondarribia “B” ontziarentzat (5.00.24).

Hurrengo eta azken estropada Hondarribiko gizonen sortzikoarentzat: Maiatzaren 8an Legution Euskadiko Txapelketa jokatzeko.

Azken 11 urteetan, 2014. urtean izan ezik, Hondarribiko sortzikoa beti nagusitu da Gipuzkoako Txapelketan.

 

Eskifai txapeldunen izena: Beñat Egiazu, Manex Alday, Julen Castrillon, Iñaki Gonzalez, Meltxor Amunarriz, Borja Oiarzabal, Iñigo Sagarzazu, Jon Muguruza eta Iker de la Linde (lemazaina).

Powered by WordPress | Designed by: diet | Thanks to lasik, online colleges and seo