BIDASOA FOLKF

Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak jaialdiaren XV.edizioa antolatu du Txingudiko hirietan.

 
.

Bidasoa Folk jaialdiaren XV.edizioa aurkeztu zuten Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez. Irungo Udaleko Bilera Aretoan hautatu zuten  ekitaldia antolatzeko. Bertan izan ziren Miguel Ángel Páez, Juan Luis Silanes eta Christelle Cazallis, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalen ordezkariak, hurrenez hurren. Josean Martín Jaialdiko Zuzendari Artistikoak azalpen teknikoak adierazi zituen.
.
Bidasoa Folk 2015-en egitarauaren baitan, zazpi kontzertu egongo dira, abuztuaren 21ean, 22an eta 23an. Denak doakoak izango dira, eta Bidasoa Txingudiko hirietako eszenatoki irekietan izango dira. Ostiralean, abuztuaren 21ean, Spyridoula Baka (Grezia) eta Kepa Junkera & Sorginak ariko dira Arma Plazan, Hondarribian, 21:00etatik aurrera. Larunbatean, hilaren 22an, Irungo Urdanibia plazak kontzertu hirukoitza hartuko du, 20:30etan: Manuel Luna Cuarteto, Naheba eta Cesare dell’Anna (Italia). Igandean, abuztuaren 23an, Gabacho Maroc Connection (Maroko) eta Pascuala Ilbaca y Fauno (Txile) ariko dira Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan, 20:00etan hasita.
.
Ateliers Txikimusika Bidasoa FolkTxikimusika ekimenak bat egin du aurten Bidasoa Folk-en egitarauarekin, Donostia-San Sebastian Europako Kultur Hiriburua 2016rekin egindako akordioari esker. Txikimusika haurrei zuzendutako hastapen musikaleko jarduera da. Igandean, abuztuaren 23an izango da, Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan, 11:00etatik 16:00etara.
.

Powered by WordPress | Designed by: diet | Thanks to lasik, online colleges and seo